XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeren CIESek ez du aldizkarien azterketarik agertzen eta ez dugu aldizkarien audientziarik lortu.

Beraz, aurretik azaldu ditugun zabalkunde datuak erabiliz egin ditugu estimazioak.

Maiztasun urriagoa dutelako eragin txikiagoa badute ere, interesgarria iruditu zaigu hurbilpen bat egitea.

Sarreran esan duguna gogoratuz, azterketa honetako aztergaia gaztelaniazko prentsa idatziaren zabalkundea da.

Baina biztanleriak prentsari jartzen dion arretari buruz ari garen atal honetan ezin dugu ahaztu biztanleri honen %37.16a euskaldun 23. Hamabost urtez goiko euskal hiztun kopurua hartu dugu audientzia potentzial bezela: euskaldun elebakarrez gain, euskaldun hartzaileak eta elebidunak. Guzti hauek euskaraz baliatzeko gai direla pentsatzen dugu, irakurtzeko gai batez ere, eta HEHan 823.400 pertsona dira. eleanizduna dela.

Horregatik eta ikuspegi orokorra gal ez dezagun, egokitzat jo dugu prentsak euskarari ematen dion lekuari buruz bilduta dauden datuak ere kontuan hartzea.

Horrela, gure azterketa egiteko gaztelaniazko prentsaren harrerari buruzko atalburu hau bitan zatitu dugu: egunero kaleratzen diren hedabideek duten audientzia alde batetik, eta astebete edo gehiagoko maiztasunarekin argitaratzen diren aldizkariak duten zabalkundea, bestetik. Eta atal bakoitzean euskarak duen presentzia.

3.1. Eguneroko hedabideen audientzia

Atal honetan biztanleriak hedabide mota bakoitzari jartzen dion arreta aztertuko dugu.

Hedabide mota bakoitzak duen audientzia alegia.

Hau da, egunkari irakurleek, irrati entzuleek eta telebista ikusentzuleek zenbateko kopuruak egiten dituzten arakatu dugu.

Azterketa hau egiteko, lehen esan bezala CIESen azterketetan ematen diren datuak erabili ditugu.

Hasteko, garbi utzi nahi dugu CIESen azterketak aldizkaririk ez duela kontuan hartzen: egunkariak, irratiak eta telebistak bakarrik arakatzen ditu, Aldizkari eta gainerako gizarte hedabide batzuk, adibidez elektronikoak, kanpoan uzten ditu.

Horregatik, irakurleen multzoa aipatzerakoan prentsa irakurleak baino zehatzagoa iruditu zaigu egunkari irakurleak izendatzea eta hemendik aurrera honela izendatuko ditugu, eguneroko prentsa bakarrik baita hemen kontuan hartzen dena.

3.1.1. 1997ko audientzia

Hedabideek gizakien zati handi baten arreta jasotzen dute.

HEHko hamalau urtez gaineko 2.298.000 biztanleetatik, 1.915.000 telebista ikusentzule dira; 1.268,000 irrati entzule eta 1.238.000 egunkari irakurle.

Esan beharrik ez dago norbanako bakoitza hiru hedabide ezberdinetan bezero izan daitekeela edo bat bakarrean ere ez. Baita hemen aipatu ez direnetan ere.

Norbanakoaren aukeren artean dago hori.

3.1.2. Bilakaera

Azaldu duguna 1997. urteak ematen duen egoera da.

Ondoren, 1991tik 1997ra hedabide mota bakoitzaren audientziak zer nolako bilakaera izan duen agertzen saiatu gara (ikus 20. taula).